Gaur Gasteizera lekualdatu gara Gazte A eta Junior taldeak, dena emateko eta ahalik eta puntu gehien ateratzeko helburuarekin, eta bai lortu dutela: 6 puntuekin itzultzen gara!
Juniorren partida oso bizia izan da hasieratik amaierara eta bi taldeetako batek ere ez dio segundo bat ere borrokatzeari utzi, beraz zorionak eman behar zaizkie biei.
Larunbat honetan, Mundaizekoek eusten jakin dute eta dena eman dute, bai defentsan bai erasoan. Behar genuen konfiantza eman diguten bi gol sartuz hasi gara eta horrek atsedenaldira burua oso zentratuta eraman gaitu. Entrenatzaileek gure gazteak gidatzen eta bigarren zatiari onena emanez aurre egiteko motibatzen jakin dute.
Bigarren zatia oso gogor jokatu da, bi taldeek asko jokatzen zuten eta tentsioa minutuz minutu igotzen joan da. Erasoko asmatzeek eta gure atezainen geldiketek 0-4ra eraman gaituzte amaierarako 13:50 falta zirela.
Bat-Gorak ahalik eta gehien estutu du eta bi gol sartu ditu borrokan jarraitzeko indarra eman dietenak, nahiz eta Mundaizek bosgarren gola sartu duen, distantziari eutsiz.
Azkenean, 3-5eko emaitzak partida osoaren tentsioa islatu du. Zorionak gure jokalariei eta partida hain ondo kudeatzen jakin duten bi entrenatzaileei.
Aupa Mundaiz!!!
Bat Gora
C.D. Mundaiz